Llorentek ez du Athleticen jarraitu nahi, Urrutiaren arabera
Josu Urrutia Athleticeko presidenteak jakinarazi duenez, Fernando Llorentek ez du Athleticekin daukan hitzarmena luzatu nahi.
Naiz.info
Bilbo
Prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Josu Urrutiak Ibaiganen Fernando Llorenteren etorkizunari buruz hitz egiteko. Bere hitzetan, Llorentek ez du Bilboko taldearekin daukan hitzarmena berritu nahi.
Kirolaren ikuspuntutik «negatiboa» dela nabarmendu du Urrutiak, eta instituzionalki «porrota» dela esan du.
Hala, zifra ekonomikoen gainetik, taldearen filosofia babestu nahi dutela ohartarazi du eta Athleticek negoziorik egiteko helbururik ez duela gaineratu.