Paueko Auzitegitik pasako da gaur Arturo Villanueva
Arturo Villanueva errefuxiatu politikoa gaur pasako da Paueko Auzitegitik, Efe albiste agentziaren arabera. Villanueva atzo atxilotu zuen Polizia frantsesak Urruñan.
Naiz.info
Urruña
Efe albiste agentziak adierazi duenez, Villanueva espetxean da gaur Paueko Auzitegitik pasatzeko zain. Atzo ere Auzitegi berberean izan zela diote iturri berberek, Auzitegi Nazionalak igorritako euroaginduaren baitan.
Villanueva atzo atxiltou zuen Polizia frantsesak Urruñan. Errefuxiatu politikoa Belfasten egon zen hainbat urtez, eta orain gutxi itzuli zen Lapurdira. Bizitza guztiz publikoa eta normala egiten zuen bertan.