INFO

Lokarri: «Ezinbestekoa da pertsona guztien giza eskubideak bermatzea eta errespetatzea»

Lokarrik bere poza agertu du epaileak Iosu Uribetxebarriarekiko hartutako erabakiagatik, «konponbide partekatuen garai baterantz aurrera egiteko ezinbestekoa» baita «pertsona guztien giza eskubideak bermatzea eta errespetatzea, desbertintasun eta bazterketarik gabe».


Lokarrik, ohar bidez, txalotu egin du Jose Luis de Castro epaileak Iosu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasuna onartu izana eta «konponbide partekatuen garai baterantz aurrera egiteko ezinbestekotzat» jo du «pertsona guztien giza eskubideak bermatzea eta errespetatzea, desberdintasun eta bazterketarik gabe». «Legediak hala baimendu eta exijitzen du eta erabaki honen bidez konfirmatu da», gaineratu du. 

Bere iritziz, «gizarte sektore, eremu juridiko  eta politiko guztietatik elkarbizitza baketsu eta ez-baztertzaile bat eraikitzen laguntzeko momentua da».

Ildo horretatik, oraindik gaixorik eta preso dauden 13 euskal herritarrez mintzatu da eta horiek «kontsiderazio berdina behar dutela» adierazi du.

Hala, Lokarrik presoen giza eskubideen defentsan egiten diren mobilizazioei emandako babesa berretsi du.