CCOOk ere bat egin du EAEn azaroaren 14ko grebarekin
EAEko CCOOk bat egin du Estatuan azaroaren 14an deitu duten greba orokorrarekin.
CCOOren EAEko Kontseilu Konfederalak aho batez onartu du Estatu espainolean azaroaren 14an deitu duten greba orokorrarekin bat egitea, Unai Sordo idazkari nagusiak azaldu duenez.
Kontseilu Konfederalaren bileraren ondoren esan duenez, azaroaren 14ko deialdia «mugarri garrantzitsua» da, Europan ere egun horretarako mobilizazioak deitu dituztelako, eta «murrizketen aurkako aldarrikapenak bere benetako dimentsioan kokatzea suposatzen duelako».
«Politika horiek aldatzeko daukagun guztia eman behar dugu Europan, Euskadin eta Espainian, enpresaburu eta soldatapekoen arteko gatazkatik harago doan egoera batean gaude-eta, datozen hilabeteotan Europako eredu soziala auzitan jarriko da», nabarmendu du.