INFO

Lesakak eta Iturbidek inkomunikatuta jarraitzen dute Polizia frantsesaren esku

Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide pasa den igandean atxilotu zituen Polizia frantsesak Lyondik 70 kilometrotara. Inkomunikatuta jarraitzen dute eta akaso gaur igaroko dira epailearen aurretik, Parisen.

Kazetari bat irudiak hartzen, atxiloketak burutu ziren hotelaren inguruetan. (Jeff PACHOUD / AFP)

Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide iragan igandean atxilotu zituen RAID elite taldeko Polizia frantsesak Lyondik 70 kilometrotara, Guardia Zibilarekin batera egindako operazioan.

Barne Ministerio espainolak emandako datuen arabera, ETAko kide izatea leporatzen zaie bi euskal herritarrei.

Orduztik inkomunikatuta daude bi atxilotuak Polizia frantsesaren esku, eta litekeena da gaur igarotzea epailearen aurretik, Parisen.

Atxiloketak Maconeko hotel batean jazo ziren, eta Polizia frantsesak hainbat material bildu zuen erregistroetan. Material hori, ordea, ahaztuta utzi zuten ondoren.