Venezuelan da berriz ere Hugo Chavez presidentea
Osasun arazoak tarteko bederatzi egun Kuban igaro ostean gaur itzuli da Venezuelara Hugo Chavez presidentea. Minbiziari aurre egiteko tratamentua jaso du Kuban.
NAIZ.INFO
CARACAS
Bederatzi egun egin ditu Hugo Chavezek Kuban minbiziaren aurkako tratamentua jasotzen. Gaur itzuli da Venezuelako presidentea jaioterrira, Euskal Herrian 7.00ak zirenean. Berriz Venezuelan egoteaz «oso pozik» dagoela esan du.