Rajoy eta Urkullu Moncloan bilduko dira urtarrilaren 30ean
Mariano Rajoy Gobernu espainoleko presidenteak Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria hartuko du Moncloa jauregian, urtarrilaren 30ean. Jeltzalea lehendakaritzara iritsi zenetik elkartuko diren lehen aldia izango da. Azkenekoz ekainean bildu ziren.
NAIZ.INFO
MADRIL
Mariano Rajoy eta Iñigo Urkulluk bilera egingo dute hilaren 30ean Moncloa jauregian, Efe agentziak Gobernu espainolaren iturriak zabaldu duenez.
Urkullu EAEko lehendakari izendatu zutenetik bilduko diren lehen aldia izango da. Egoera ekonomikoa eta politikoa izango dituzte aztergai, besteak beste.
Azkeneko aldiz iazko ekainean bildu ziren Rajoy eta Urkullu.
Artur Mas Generalitateko presidentearekin ere biltzekoa da Mariano Rajoy, baina oraindik ez dute datarik jarri.