Xuban Nafarrateren kasuaren artxibatzea «oso berri txarra» dela iritzi dio Laura Mintegik
EH Bilduko parlamentariaren arabera, «badirudi norberak egiten duela estropezu Poliziaren borrarekin. Hanketara tiro eginda langileek hegan egiten zutela esaten zen garaia gogorarazten dit», esan du.
Naiz.info
Bilbo
Laura Mintegi EH Bilduko parlamentaria eta bozeramaileak Gasteizko Epaitegiaren erabakia arbuiatu du Onda Vasca irrati katean egindako elkarrizketan. Aburu «oso negatiboa» sortu du beregan. «Badirudi norberak egiten duela estropezu Poliziaren borrarekin. Hanketara tiro eginda langileek hegan egiten zutela esaten zen garaia gogorarazten dit», nabarmendu du.
Koalizioko ordezkariaren arabera egungo egoeran berehala amaitu behar da halako kasuekin, «ez soilik neurrigabekeriekin, baita gehiegikeriekin eta jazarpen polizialarekin ere».