Beñat Atorrasagasti Estatu frantsesera estraditatu dute
Beñat Atorrasagasti lesakarra Eskoziatik Estatu frantsesera estraditatu dute, NAIZek jakin duenez. Iragan astean, Edinburgoko auzitegi batek Parisen esku uztea agindu zuen.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
NAIZek jakin ahal izan duenez, iragan uztailaren 13an Edinburgon atxilotu zuten Beñat Atorrasagasti lesakarra Estatu frantsesera estraditatu dute gaur.
Fiskaltzaren aurrera eraman dute ondoren, ustez bere espetxeratzea agindu dezan.
Joan den astean agindu zuen Edinburgoko auzitegi batek Atorrasagastiren estradizioa, ETArekin ustez duen loturagatik Estatu frantsesean epaitu dezaten.