Ezkurdia eta Zubietak aise eskuratu dute garaipena Tolosan
Ezkurdiak eta Zubietak osaturiko bikoteak garaipen argia lortu du Tolosako Beotibar pilotalekuan Xala eta Barriolaren aurrean (14-22). Hortaz, badute oraindik Binakako Txapelketan aurrera egiteko aukeraren bat.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Ezkurdia eta Zubietak Binakako Txapelketan aurrera egiteko aukeraren bat badute oraindik, Xala eta Barriolari Tolosan irabazita (14-22).
Sakanako pilotariak hirugarren puntua erdietsi dute eta, beraz, bosgarren postura igo dira. Xala eta Barriola, aldiz, zazpigarrenera arte jaisteaz gain, average-a ere aurka dute.