INFO

Mattin Olzomendi preso politikoa aske geratuko da, baldintzapean

Mattin Olzomendi 2010eko martxoan atxilotu zuten Ipar Euskal Herriko higiezinen enpresen aurkako erasoetan parte hartzea leporatuta. Bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta martxoaren 11n aske geratuko da, baldintzapean.


Mattin Olzomendi 2010ean atxilotu zuten Peio Hirigoienekin batera, zortzi lagun atzeman zituzten Polizia operazio baten baitan. Gainontzeko guztiak askatu egin zituzten ondoren, baina biek ala biek preso jarraitu zuten.

2011ko abuztuan epaitu zituzten eta bost eta launa urteko espetxe zigorrak ezarri zizkieten. Kanbo eta Donapaleuko higiezinen bi enpresa eraso izana leporatzen zieten, baita Basusarriko golfaren kontra egin zena ere.

Hirigoien iragan uztailean atera zen libre, eta Olzomendi martxoaren 11n irtengo da baldintzapeko askatasunean.