Brasilen preso dagoen Joseba Vizan aske geratuko da
Joseba Vizan basauritarra pasa den urtarrilean atxilotu zuten Brasilen, 25 urte lehenago ETArekin zerikusia izan zuelakoan. Baldintzapean aske geratuko da datozen orduetan.
Joseba Vizan, ‘Potxolin’, iheslari politiko basauriarra pasa den urtarrilean atxilotu zuten Rio de Janeiron, 25 urte lehenago ETArekin zerikusia izan zuelakoan. Barne Ministerio espainolak 80ko hamarkadan izandako atentatu batzuekin lotura izatea leporatu zion.
Vizan Brasilen bizi da bere familiarekin eta atxilotu ostean atzerritarrentzako kartzela batean espetxeratu zuten.
Preso egon da orduztik eta, Etxeratek jakinarazi duenez, aske geratuko da datozen orduetan.
Bere anaia Juankar Vizanen arabera, baldintzapean geratuko da aske, bere asilo politikoaren egoera argitu bitartean.