INFO

Argi Perurena aske geratu da

Argi Perurena aske geratu da gaur goizeko lehen orduan, hamahiru urte preso egin ostean. Rennesko espetxea atzean utzi eta Pariserako bidean da, han baitu lan kontratua.

Argi Perurena Korrikaren petoarekin, espetxetik irten berria. (NAIZ.INFO)

Argi Perurena goizeko 7.00etan utzi dute aske Bretainiako Rennes-ko espetxean, hamahiru urte preso egin ostean. 30 lagun inguru zituen zain. Pariserako bidea hartu du, han baitu lan kontratua.

Perurenak iaz egin zuen baldintzapeko askatasuna eskuratzeko lehen eskaera, baina ukatu egin zioten, nahiz eta legeak eskatutako irizpide guztiak bete. Parisko Kondenaren Aplikaziorako Epaitegiak urtarrilaren 23an onarru zuen euskal presoa baldintzapean aske uztea baina Fiskaltzak helegitea jarri zuen eta, ondorioz, erabakia martxora atzeratu zuten. Hilaren 5ean jakin zen helegitea atzera bota zutela eta aske geratuko zela.