INFO

Ernai: «EAJk bere herriko gazteak kolpatzen ditu»

Ernai gazte erakundeak Ekaitz de Ibero gazte donostiarraren atxiloketa gaitzetsi du eta EAJk bere herriko gazteak «kolpatzen» dituela salatu du.


Astelehenean Estatu espainiarreko Auzitegi Gorenak Donostiako zortzi gazteren aurkako seina urteko kartzela zigorra berretsi izana gaitzetsi du Ernai gazte erakundeak prentsa ohar baten bidez. Era berean, erabakia salatu eta epaiari uko egiteko zigortuek eta Eleak mugimenduko kideek eman zuten prentsaurrekoa izan du hizpide.

Bertan erabaki zuten Aske Gunea sortzea eta Ernaik gogoratu du gunea sortu eta 24 ordu igaro baino lehenago Ertzaintza bertara gerturatu eta Ekaitz de Ibero gaztea atxilotu duela. Horrez gain, Ertzaintzaren «bortizkeria» izan du hizpide gunea «txikitu» izana gaitzetsi du.

«EAJren armadak bere indarkeriazko jarrera faxista erakutsi du beste behin ere», gaineratu du Ernaik oharrean. Auzipetuak Eneko Goiarekin bildu zirela azaldu du, «baina alferrik!». «EAJren hitzak eta ekintzak ez datoz bat», adierazi du.

Jeltzaleak Estatu espainiarraren «mendekuzko justizia arrotzari men egiten ari dira», kritikatu du, eta «herriko gazteak kolpatzen ditu», gaineratu du. «Hori da bere estiloa!», amaitu du Ernaik oharra.