INFO

Nahikari Otaegik bere burua aurkeztuko du aste honetan

Nahikari Otaegi gazte donostiarrak aste honetan bere burua aurkeztuko duela jakinarazi du. Auzitegi Gorenak zigortu dituen zortzi gazteetako bat da eta Donibane Lohizunen bizi da. Zazpi hilabeteko alabarekin sartuko da espetxera.


Nahikari Otaegik elkarrizketa eskaini die Euskal Irratiei eta hor jakinarazi du aste honetan bere burua aurkeztuko duela.

Otaegi Auzitegi Goren espainolak sei urteko espetxe zigorra ezarri dien zortzi gazteetako bat da. Donibane Lohizunen bizi da bere bi seme-alabekin. Iragarrita zuen bere burua aurkeztuko zuela, eta elkarrizketan berretsi du aste honetan egingo duela. Zazpi hilabeteko alabarekin sartuko da kartzelara, ezarritako zigorra betetzera.