Atxilotuak ez inkomunikatzeko eskatu dio Amaiurrek Barne ministo espainolari
Andoainen eta Urnietan atxilotu dituzten Ruben Gelbentzu eta Jon Lizarribar ez inkomunikatzeko eskatu dio Amaiurrek Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainolari, eskutitz batean.
Amaiurrek jakinarazi duenez, Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainolari eskutitza bidali diote eta bertan Guardia Zibilak Andoainen eta Urnietan atxilotu dituen Ruben Gelbentzu eta Jon Lizarribar ez inkomunikatzeko eskatu diote.
Koalizioak gogora ekarri duenez, tortura salaketak medio nazioarteko hainbat erakundek Estatu espainolaren aurka ebazpenak kaleratu dituzte, azkena Maria Atxabalen kasuan.
«Euskal gatazkarekin loturik Guardia Zibilak buruturiko atxiloketen historiari begirada bat emanez gero, ondoriozta dezakegu Lizarribar eta Gelbentzu torturatuak izateko arrisku handia dagoela», ohartarazi du ohar batean.