INFO

Pirata gazteenak izan dira protagonista Donostian

Pirata gazteenek hartu dute ostegun honetan Donostiako Aste Nagusiaren lekukoa eta, beraiei zuzendutako ekimenen artean izan da Abordatze Txiki arrakastatsua.


Goizean goizetik, Pirata Bihurrien txokoa haurrez bete da, beraiek izan baitira gaurko egitarauaren protagonista nagusiak.

Besteak beste, pirata mozorro ederra osatzeko tailerrak egin dituzte.

Baina hitzordurik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, arratsaldean iritsi da, Abordatze Txikia egin dutenean.

Txikienen gozamenerako ekitaldiez gain, halere izan da egiteko ugari Gipuzkoako hiriburuan: su artifizialen 50. urteurrenaren harira banatu diren izozkiak dastatzea, zaldi lasterketak...

Gauean, besteak beste, Obrint Pas taldea izango da Saguesen.