Eraikin bat hustu dute Gernikan, trasteleku batean granada bat aurkitu ondoren
Ertzaintzak Gernikako Mezkitabaso kaleko eraikin bat hutsarazi du, bertako trasteleku batean granada militar bat aurkitu eta gero.
NAIZ.INFO
BILBO
Lakuako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, herritar batek granada aurkitu ondoren eman dio abisua Ertzaintzari, arratsaldeko 18.30ean, eta hauek eraikina hutsarazi dute.
Ertzaintzaren artefizari eta txakur unitateetako kideak bertaratu dira, eta lehergailua erretiratu egin dute.