Pagoa Zulueta preso leioaztarra aske geratu da
Zuelueta Darocako espetxetik atera da igande goizean, sei urteko espetxe zigorra bete ondoren.
NAIZ.INFO
BILBO
Leioako bizilaguna 2005an atxilotu zuten beste 13 herritarrekin batera sarekada batean. Atxilotu guztiek torturak salatu zituzten, baina epaileak espetxera bidali zuen.
Ia bi urte espetxeratuta egon ondoren, 2007an aske geratu zen fidantzapean. 2009an ordea, berriro espetxeratu zuten ETAri laguntza eman izana leporatuta sei urteko espetxe zigorra ezarri baitzion Audientzia Nazionalak.