INFO

Xabier Urizar presoa aske geratu da 29 urte gatibu egon ondoren

Xabier Urizar Murgoitio preso arrasatearrak askatasuna berreskuratu du. Puertoko espetxetik irten da, 29 urteko espetxealdia bete ondoren.

Xabier Urizar, espetxetik irten ondoren. (NAIZ.INFO)

Xabier Urizar Murgoitio euskal preso politikoa aske geratu da, NAIZek jakin ahal izan duenez. Preso arrasatearrak 29 urte bete ditu espetxean eta gaur berreskuratu du askatasuna Puertoko espetxetik irten ondoren.

Bertan zain izan ditu senide eta lagunak, lehen harrera egiten.