Algortan hiru gazte atxilotu dituzte, Bellonen heriotzari buruzko kartelak jartzen ari zirela
Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu Algortan, Arkaitz Bellonen heriotza salatzeko kartelak jartzen ari zirela. Komisariara eraman dituzte eta arratsaldean aske utzi dituzte.
Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu arratsaldeko lehen orduan Algortan, Arkaitz Bellonen heriotzarii buruzko Ernairen kartelak jartzen ari zirela. Identifikatzeko eskatu diete lehendabizi, eta gazteek horren arrazoiaren berri galdegin dietenean, Algortan agertu diren pintaketen egileak identifikatzeko zela erantzun diete, Ukberri.net atariaren arabera.
Gazteek uko egin diote identifikatzeari eta pintaketak egin dituztenik ere ukatu egin dute. Ertzainek minutu batzuk eman dizkiete eta beste patruila bat iritsi da. Ondoren, eskuburdinak jarri ondoren, komisariara eraman dituzte.
Ernairen kartel guztiak eraman egin dituzte ertzainek Maitane Nerekan Getxoko Bilduren zinegotzia han izan da eta ertzainei gazteak askatzeko galdegin die, baina eraman egin dituzte. Arratsaldean aske geratu dira.
Sestaon ere Ertzaintzak kartelak jartzen ari ziren lau pertsona identifikatu ditu, bertatik NAIZi jakinarazi diotenez