Ibon Iparragirre eta Txus Martin preso gaixoen askatasuna aldarrikatu dute
LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur Usansolo-Galdakaoko ospitale aurrean, gaixotasun larriak dituzten Ibon Iparragirre eta Txus Martin presoen askatasuna galdegiteko.
NAIZ.INFO
BILBO
«Preso gaixoak etxera. Ibon eta Txus SOS» lelopean, elkarretaratzea egin du Usansolo-Galdakaoko ospitale atarian, Ibon Iparragirre eta Txus Martin preso gaixoen askatasuna eskatzeko.
Ibon Iparragirre iragan ostiralean atxilotu zuten, Auzitegi Goren espainolak ezarritako kartzela zigorra berretsi ondoren.
Iparragirrek gaixotasun larria du eta 2011ko urritik etxean egon da, espetxealdi arinduan.
Txus Martin ere larriki gaixo dago, eta oraindik espetxean dago.