Prezioak garestitu egin dira Hego Euskal Herrian martxoan
Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) gora egin du martxoan Hego Euskal Herrian, aurreko hilabetearekin alderatuta. %0,1 eta %0,3 artean garestitu dira prezioak.
Prezioek gora egin dute martxoan Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan, INE estatistika institutu espainolak eman dituen datuen arabera.
Arabak izan du igoerarik apalena apirilarekin alderatuta, KPI %0,1 hazi baita. Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian, aldiz, hiru hamarren garestitu dira prezioak martxoan.
Urte arteko inflazioari dagokionez, Nafarroak bakarrik du tasa negatiboa, %0,7koa hain zuzen ere. Araban eta Bizkaian %0,1ekoa da, eta Gipuzkoan, %0,2koa.
INEren arabera, jaki eta alkoholik gabeko edarien prezioen merkatzeak eragin du gehien KPIren beherakadan. Aisia eta kultura taldeetan ere joera beheranzkoa da, baina garraioak aldiz, gora egin du.