INFO

Manifestazioak larunbatean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, errepublikaren alde

Errepublikaren alde manifestazioak deitu dituzte heldu den larunbaterako Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

Errepublikaren aldeko mobilizazioa, astelehenean Donostian. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Bilbon manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik irtengo da 20.00etan; Gasteizen Ama Zuriaren plazatik ordu berean; Donostian Bulebarretik, 19.00etan eta Iruñean autobus geltokitik, 18.00etan.

Ezker Anitza-IUk manifestazioetan parte hartzeko deia egin du eta prozesu konstituziogile berri baten alde egin du, «errepublikarra eta hiritarrei kendu dizkiguten eskubide sozialak itzultzeko apustuaren alde egiten duena».