Madinaren inkomunikazioa salatu dute EH Bilduko legebiltzarkideek
Koalizio abertzaleko legebiltzarkideek Guardia Zibilak atxilotutako Tomas Madina galdakoztarraren inkomunikazioa salatzeko txarteltxoak eraman dituzte Gasteizko Parlamentura.
NAIZ.INFO
GASTEIZ
«Inkomunikazioa = Tortura» dioten txarteltxoak daramatzate soinean EH Bilduko legebiltzarkideek.
Modu honetan, asteartean Guardia Zibilak Galdakaon atzeman zuen Tomas Madinaren inkomunikazioa salatu dute.
ETAko kide izatea egotzita hartu zuten atxilo eta gaur da Eloy Velasco Audientzia Nazional espainoleko epailearen aurretik igarotzekoa.