Ibon Iparragirreren egoera salatzeko kontzentrazioa egingo dute ostegunean Ondarroan
Iparra Galdu Baik plataformak elkarretaratzea deitu du datorren ostegunean Ondarroako Alde Zaharrean, Ibon Iparragirre presoaren egoera salatzeko.
NAIZ.INFO
ONDARROA
Ibon Iparragirrek bizi duen «muturreko egoera» salatzeko, kontzentrazioa egingo dute ostegunean Ondarroako Alde Zaharrean, 20.00etan, Iparra Galdu Baik plataformak deituta.
Preso ondarroarra Navalcarneroko espetxean dago apirilaz geroztik. Gaitz larria du, hiesa, eta bere egoerak okerrera egin du.
Plataformak atzo jakinarazi zuenez, joan zen ostegunean espetxeko funtzionario batek eraso egin zion berriz ere. Horretaz gain, hiru hilabeterako bakartu dute. Egoera horrek alarma guztiak piztu ditu, bizi duen «etengabeko jazarpena» dela-eta.