Baionako alkatearentzat ETAren adierazpena «urrats erabakigarria» da prozesuan
Jean-Rene Etchegaray Baionako alkate zentristaren iritziz, ETAk egin duen azken adierazpena «bake prozesuan erabakigarria da». Gobernu frantsesari dei egin dio bake horretan lagun dezan eta presoen hurbilketari ekin diezaion.
Jean-Rene Etchegaray Baionako UDI-UMPko alkateak bere Twitter kontuaren bidez eman du ETAren azken agiriari buruzko iritzia.
Lehen txioan dio ETAren adierazpena «Aieteko bake prozesuan erabakigarria» dela.
La déclaration d'ETA pour le "démantèlement des structures logistiques/opérationnelles" est un pas décisif ds le processus de paix d'Aiete.
— Jean-René Etchegaray (@JreneEtchegaray) July 20, 2014
Ondoren Estatu Frantsesari zuzendu zaio eta bake prozesu horretan laguntzeko presoen hurbilketari buruzko negoziazioak abiatzeko iniziatiba hartu beharko lukeela adierazi dio.
L'Etat français doit, pour contribuer à cette paix, prendre l'initiative d'ouvrir les négociations en vue du rapprochement des prisonniers.
— Jean-René Etchegaray (@JreneEtchegaray) July 20, 2014