Borja Ekiza eta Dani Nieto Eibarreko jokalari gisa aurkeztu dituzte Ipuruan
Eibar futbol taldeak azken bi fitxaketak aurkeztu ditu ostiral honetan: Borja Ekiza atzelaria eta Dani Nieto hegaleko jokalaria.
NAIZ
DONOSTIA
Athleticetik iritsitako Borja Ekiza atzelaria (26 urte) izan da komunikabideen aurrean agertzen lehena eta etapa berri honek eragiten dion ilusioa nabarmendu du.
Bi urtetarako sinatu du kontratua Ekiza iruindarrak.
Dani Nieto (23 urte), Girona eta Mallorca bezalako taldeetan aritutakoa, bi urtez izango da Eibarreko jokalaria.
Alex Aranzabal Eibarreko presidenteak adierazi duenez, taldeak bera izaten jarraitzen du, baina «errealitate berriari egokitua». «Talde apalenetako bat izan arren, borroka egingo dugu», nabarmendu du.