Alardearen auzian «gerizpean gordetzeari» uzteko eskatu dio Aldundiak Hondarribiko Udalari
Hondarribiko alardearen auzian Udalak «ezin du jarrera inmoblisten gerizpean gorde» Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera. «Jarrera ausarta» hartzeko eskatu dio eta irtenbidea topatzeko bidean. Lakuari ere «arreta handiz» jokatzeko eskatu dio. Kezka agertu du Aldundiak berriki Alarde Fundazioaren egoitza berriaren inaugurazioan parte hartu zutelako Udalak eta Cristina Uriarte Lakuako sailburuak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondarribiko Udalari dei zuzena egin dio, Udal Gobernuak «ezin die muzin egin herritarren era askotako iritziei; ezin du jarrera inmobilisten gerizpean gorde» eta «ezin du jarrera inmobilisten geripzean gorde». Aldundiaren ustez «jarrera ausarta hartu beharko lkuke eta irtenbideen bilaketan paper aktiboa izan».
Irailaren 8an izango da, urteroko moduan, Hondarribiko alardea eta azken egunetan bateko eta besteko adierazpen eta jarrera azalpenak zian dira. Aldundiak kezka agertu du kasu baten inguruan; izan ere, berriki Udalak berak eta Cristina Uriarte Lakuako Hezkuntza sailburuak Alarde Fundazioaren egoitza berriaren inaugurazioan parte hartu zuten. Lakuari «arreta handiz» joka dezan eskatu dio.
Hondarribiko Udalari, berriz, gogorarazi dio legealdi osoa daramatela lanean elkarrekin Aldundiak, Arartekoak eta Lakuak eta Laura Gomez Berdintasuneko zuzendariak elkarlanerako gonbita egin dio, «gogotik saiatuko gara elkarlanean konponbidea bilatzen», esan du.
Gatazka dago
Aldundiaren ustez gatazka egon badagoela bera ukatzen ari da Udala, Hondarribiko lautik hiruk egon badagoela uste duen arren. Lakuak berriki argitaratutako inkesta bat oinarri hartuta, hondarribiarren %43 emakumeek alardean parte hartzeko konponbidearen alde daude eta %54aren ustez instituzioek jarrera aktiboagoa beharko lukete konponbidea ortzeko. Gainera, alardearen egungo egoerarekin hondarribiarren %16 besterik ez dagoela pozik gogoratu du Aldundiak.