Azaroaren 9rako laguntza eskaini dio Azpeitiak Generalitateari
Azpeitiko Udal Gobernuak gutuna bidali dio Kataluniako Generalitateari, datorren iganderako, hilak 9, deitu duten galdeketari begira laguntza eskainiz.
NAIZ
DONOSTIA
Eskutitzaren bidez, Azpeitiko Udal Gobernuak Gipuzkoan edo inguruan dauden katalanek igande bozka emateko behar izanez gero bere elkarlana eta laguntza eskaini dio Generalitateari.
Azaldu dutenez, «Espainiako Gobernuak eta Auzitegi Konstituzionalak jarritako oztopoak gainditzeko» udalen laguntza eskatu du Generalitateak eta, hortaz, Kataluniatik kanpo dauden herritarrek bozketan parte hartzeko elkarlana eskaini du Azpeitiak.
Horrela Udalak ere, «ahal duen neurrian, azaroaren 9ko demokrazia ariketan lagundu nahi du».