Ertzaintzak Juan Carlos Estevez ‘Melli’ atxilotu du
Juan Carlos Estevez ‘Melli’ preso ohia atxilotu du Ertzaintzak, hiru urteko espetxe zigorra bete dezan. Iragan astean atzematen saiatu zen Ertzaintza baina ez zuten bere Altzako etxean aurkitu.
NAIZ
DONOSTIA
Ertzaintzak Juan Carlos Estevez ‘Melli’, Donostiako Altzan bizi zen errenteriarra atxilotu egin du arratsaldeko lehen orduan.
Juan Karlos Estevez "Melli" altzako preso politiko oiha atxilotu du Ertzaintzak! ADI MOBILIZAZIOEI! #MelliLibre pic.twitter.com/ove3HBrAuV
— Ernai Donostia (@ErnaiDonostia) noviembre 20, 2014
Joan den ostiralean ere bere etxean agertu ziren ertzainak, baina ez zuten bertan aurkitu.
Estevezek espetxean 16 urte egin zituen. Auzitegi Goren espainolak beste hiru urteko zigorra berretsi zion, beste auzi batengatik.