INFO

Ertzaintza Jone Amezaga atxilotzera joan omen da, baina ez du aurkitu

Ertzaintza Jone Amezagaren gurasoen etxera joan da, gazte errogoitiarra atxilotzeko asmoz, Topatu.infok jakinarazi duenez bere Twitter kontuaren bidez. Espainiar Auzitegi Gorenak atzo 18 hilabetetako espetxe zigorra ezarri zion pankarta bat jartzea leporatuta.


Jone Amezaga atxilotzeko asmoz, Ertzaintza gazte errogoitiarraren gurasoen etxera gerturatu da, Topatu.info webguneak zabaldu duenez. Gaztea ez zegoen etxean.

Pankarta bat egiteagatik, terrorismoa goratzea leporatu zion espainiar Auzitegi Gorenak eta 18 hilabetetako kartzela zigorra ezarri.