INFO

Fredi Paia da Bizkaiko bertsolarien txapeldun berria

Fredi Paia da Bizkaiko Bertsolarien txapeldun berria. Aurreko bi aldietan txapeldun izan den Arkaitz Estiballesekin iritsi da buruz burukora. Amaiera bikaina eman diote bien artean jendez lepo eta giro ezin hobean zegon Bilbao Arenari, txapela azkenean algortarrarentzat.

This browser does not support the video element.


Arkaitz Estiballesen erreinualdiari amaiera eman dio Fredi Paiak eta bera da Bizkaiko bertsolarien txapeldun berria, berak #josi du burura txapela milaka zalek bero-bero izan duten Bilbao Arenan.

Inoizko jendetsuena izan da 4.350 pertsonek emozioz airean beterik izan duten finaleko eskenatokia. 901 puntu lortu ditu Paiak eta 874,5 Estiballesek.

Hirugarren Etxahun Lekue izan da (512) eta laugarren Oihana Bartra (482,5). Puntu erdira izan du Jone Uria (482) eta gertu gainontzekoak ere. Onintza Enbeitak 479 puntu lortu ditu, 478,5 Iratxe Ibarrak eta 452 Xabat Galletebeitiak.

Azken agurrean Fredi Paiak aitari eskaini dio txapela, aurrez eskainiko ez zienei barkamena eskatuz. Txapela Kristina Mardarazek jantzi dio eta azken puntuan «gaurkoa ere garaipen bat da, ta egin dagigun festa» esan du. Festa, eszenatokiko zortziena, bertatik bertara jarraitu duten 4.350ena eta Info7 irratiaren bidez, adibidez, urrunetik jarraitu duten guztiena, bertsoa #josi duten denena.