INFO

Errugbiko Euskal Selekzioak Kataluniari irabazi dio

Errugbiko Euskal Selekzioa Kataluniari bere etxean gailendu zaio, 33-38ko emaitzarekin. Zaletuek giro bikaina jarri dute harmailetan eta puntu eder asko utzi ditu partidak.

Errugbiko partidaren ondotik bi taldeek atera duten argazkia. (@rugby_cat)

Halako partidetan emaitza garrantzitsua ez den arren, 33-38 irabazi du Euskal Sekzioak kataluniarren etxean jokatu den partida.

Harmailetan bildutako jendetzak giroa bikain berotu du.

Partidaren bukaeran, bi taldeek «One Country, One Team» zioen pankarta batekin argazkia atera dute.

Biharko San Mamesen jarrita dagoen hitzordua iritsi aurretik, beste bi zita izan dituzte euskal selekzioek: Santurtzin izan den areto futboleko partida, eta Lasesarreko emakumezkoen futbolekoa.