Xabier Arregi aske gelditu da
Xabier Arregi preso bergararra aske gelditu da, Etxeratek jakinarazi duenez. 18/98 auziaren baitan epaitu zuten eta, zigorra osorik beteta, Almeriako espetxetik atera da.
NAIZ
DONOSTIA
Asteazken goizeko lehen orduan atera da Almeriako espetxetik Xabier Arregi, «Txapi», euskal presoa, Etxerat elkarteak iragarri duenez.
Xabier Arregi #Bergara ko euskal preso politikoa #aske !! #Almeria ko espetxetik irten berri da #BatGutxiago pic.twitter.com/QhcNtFDGzN
— Etxerat_Elkartea (@EtxeratElkartea) enero 7, 2015
19/98 auzian epaitu eta espetxeratu zuten, «Ekin» atalean, eta hamaika urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Auzitegi Gorenak, baina, zazpi urte eta erdira murriztu zuen gero.
Zigorra osorik beteta atera da kalera.