INFO

Tapia eta Leturiak Kilometroak festaren alde kontzertua emango dute Usurbilen

Gipuzkoako ikastolen aldeko festaren alde, Tapiak eta Leturiak kontzertu berezia eskainiko dute otsailaren 28an Usurbilen.

Tapia eta Leturia, artxiboko irudi batean. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Kilometroak festaren baitan, Joseba Tapiak eta Xabier Berasaluze Leturiak osatzen duten trikitilari bikotea berriz ere ikusteko parada izanen da otsailaren 28an. Urte batzuen ostean bikotea, Mikel Artieda baxu jotzaileak eta Txus Aranburu teklatu jotzaileak lagunduta, kontzertu berezia esakiniko du Usurbileko Sutegi auditoriumean.

Data honetarako elkartuko dira soilik eta ez dutela beste emanaldirik egingo iragarri dute. Sarrerak 15 eurotan izanen dira eta jasotako dirua gipuzkoa ikastolen aldeko jaira bideratuak izanen dira.