Urkullu lehen aldiz elkartuko da bihar Etxerateko kideekin
Iñigo Urkullu lehendakaria lehen aldiz elkartuko da bihar Etxerateko kideekin, azken hauek Bruselara joan baino aste bete lehenago, non Estatu espainolak erabiltzen dituen «iruzur legalak» salatuko dituzten.
Iñigo Urkullu bihar elkartuko da Etxerateko kideekin. Lehen aldiz egingo du lehendakari denetik. Lakuako Bake eta Elakrbizitzarako idazkari nagusi den Jonan Fernandez ere egongo da Gasteizen burutuko duten bileran.
Monika Hernando, Biktima eta Giza Eskubideen zuzendaria ere bertan izanen da.
Bilera Etxerateko kideak Bruselan hainbat alderdi politiko eta gizarte ordezkarirekin elkartzekoak direnean burutuko dute. Soilik aste bete lehenago, zehazki. Belgikako hiriburuan, euskal presoen senideen kolektiboak hainbat politikari eta pertsona esanguratsurekin elkartzeko asmoa dauka, espetxe zigorren konputazioaren aurrean, Estatu espainolak erabiltzen dituen «iruzur legalak» salatzeko.
Zentzu honetan, Etxeratek salatu egin nahi du Estatu espainarrak Europatik datozen legeei «jaramonik ez egitea» eta presoen espetxealdiak luzatzea. Mariano Rajoyren Gobernuak burutu duen azken birmoldaketak, zigorrean «soilik 2010eko abuztuaren 15a eta gero egindako delituak» hartuko direla kontuan onartu dute.