Arrozpide eta Plazaolari buruzko Gorenaren erabaki «politikoa» gaitzetsi du Etxeratek
Santiago Arrozpide eta Alberto Plazaola askatzeko ebazpena baliogabetuta, Auzitegi Gorenak «samina sortzeko» erabaki «politikoa» hartu izana kritikatu du Etxerat elkarteak.
NAIZ
DONOSTIA
Ohar bidez, presoen senideen elkarteak gogor kritikatu du Auzitegi Goren espainolak Alberto Plazaola eta Santiago Arrozpide askatzeko erabakia bertan behera utzi izana.
Astearte honetan jakinarazi duten erabakia «onatezina» dela adierazi du Etxeratek, baina «ikuspuntu humanitariotik are gogorragoa» dela nabarmendu, Plazaolak eta Arrozpidek «euren kondena beterik dutelako».
«Estatuak pertsona horiek nola edo hala espetxean sartzeko apustu garbia egin du. Legearen gainetik, Europa eta bere legediaren gainetik, guztiaren gainetik», txarretsi dute.