Athleticen garaipena (4-2) eta Realaren berdinketa (2-2)
Athletici uste baino gehiago kostatu zaio, baina Fundacion Albacete taldea Lezaman gainditzea lortu du (4-2). Realak berriz, berdinketa bat lortu du Huelvako Sporting-en zelaian (2-2).
NAIZ
Athleticek partidari buelta eman behar izan dio Fundacion Albaceteri Lezaman irabazteko. Zuri-gorriak markagailuan aurreratu dira, baina kanpotarrak aurretik jarri dira 1 eta 2 bigarren zatiaren hasieran. Athleticek partidari buelta ematea lortu du eta hiru puntuak etxean gelditu dira.
Realak berriz, berdinketa bat eskuratu du azken orduan. 2 eta 0 galtzen joan dira atsedenadldira, baina bost minuturen faltan partida berdintzea lortu dute Huelvako Sportingen zelaian.