Biarritz: Zentro-eskuina eta PSren arteko lehia klasikoa bigarren itzulira
Arosteguyk eta Brissonek osatutako bikoteak (Forces64 eta UMPren arteko aliantzakoak) bildu du boto gehien Biarrizko kantonamenduan. PS eta bere aliatuek aurkeztutako Haye eta Lafite izango dituzte aurkari bigarren itzulian.
Zentro-eskuinak osatutako aliantzak bildu du bozka gehien Biarritzen (%26,51), Maider Arosteguy-Max Brisson bikotearekin. Ghislaine Hayek eta Guy Lafitek osatzen duten bikoteak lortu du bigarren itzulirako txartela, PS eta aliatuen izenean (botoen %22,46).
Hirugarren postuan gelditu dira FNko Lepretre eta Perrin, bozen %13,73 lortuta.
Laugarren izan dira Benedicte Darrigade eta Louis Vial (eskuineko independenteak), bozen %10,94 lortuta.
EH Baiko Regine Dagerre eta Serge Isteque bosgarren izan dira, botoen %7,09 erdietsita.
Abstentzioa %55,68koa izan da Biarrizko kantonamendu honetan.