Madrilen ahal zena eginda, zazpi partida ditu Eibarrek ametsari eusteko
Ez da posible izan eta lehen ordulaurdenean eutsi badio ere, Eibarrek ezin izan du Santiago Bernabeu zelaitik punturik ekarri bueltan. 3-0 nagusitu da Real Madril eta Garitanoren mutilek 7 partida dituzte orain aurretik, lehen mailaren ametsari eusteko. [Estatistikak]
20. minutuan zulatu du Cristiano Ronaldok Eibarren atea, hamaika minutu beranduago Chicharitok bigarren aldiz eta bigarren partidan Eibarrek bere kokapena hobetu ostean, 83an egin du Jesek hirugarren eta azken gola.
Ez zen erraza gaur hiru punturekin itzultzea Madrildik, ezta bakarrarekin ere. Partida amaituta Garitano ez zela pozik, noski, esan du, «3-0 galtzen dudanean ez nago batere pozik», esan du, baina «mutilek lan egin dute eta ahal zutena egin dute», adierazi du. Partidaz gain, ordea, «pozik» egon behar zutela esan du Gaizka Garitano entrenatzaileak «lehen mailan gaudelako eta horrelako estadio batean jokatzeagatik».
Beraz, gaurkoak bazter utzi eta aurrera begira «amestutako tokian» daudela esan du Garitanok, zazpi jardunaldiren faltan lehen mailari eusteko moduan.