Bihartik aurrera eman ahalko da izena Kopako finalerako sarreren zozketan parte hartzeko
Kopako finalerako sarrerak lortzeko izen ematea bihar hasiko da eta hurrengo astelehena bitarte egonen da irekita. Athleticek 34.741 zozketatuko ditu bazkideen artean, hilaren 29an.
34.741 sarrera zozketatuko ditu Athleticek bere bazkideen artean maiatzaren 30ean Bartzelonan jokatuko den Kopako finalerako. Sarrera hauek lortu nahi dituenak bihartik aurrera izango du izena emateko aukera eta epea datorren astelehean itxiko da.
Zozketa, aldiz, hilaren 29an ospatuko da, Ibaiganen, 12.00etan. Orotara, Athleticek 37.741 sarrera ditu bere esku, baina 3.000 taldearen konpromisoetarako eta babesleentzako izango dira.
Sarreren zozketan parte hartu ahal izateko, Athleticen webgunean inskripzioa bete beharra dago, formulario bat osatuz. Azkenik, sarrera merkeenaren prezioa 40 eurokoa da, eta garestiena 190 eurokoa dela jakinarazi du taldeak.
Josu Urrutia presidenteak jakinarazi duenez, sarrera horien gehiengoa, 26.000 inguru, 40 eta 80 euro artekoak izango dira.