INFO

50 talde et 170 emanaldi izango ditu Leioako XVI. Umore Azokak

170 emanaldi izango dira maiatzaren 21etik 24ra Leioan ospatuko den Umore Azokan. Bertan 50 konpainiek hartuko dute parte, 22 estreinaldi pazaratuz.

Umore Azoka aurkeztu dute Leioan. (UMORE AZOKA)

Leioako XVI. Umore Azoka ospatuko da maiatzaren 21etik 24ra eta bertan 50 konpainiak hartuko dute parte eta 170 emanaldi eskainiko dituzte. Hauen guztien artean, erabateko estreinaldiak 22 izango dira, eta dantza, antzerkia, clowna eta musika oinarri dutelarik.

Hala jakinarazi du ostegun honetan Ana Lopez jaialdiko zuzendari artistikoak, Bilboko Rekalde aretoan Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariarekin eta Iban Rodriguez Leioako alkateordearekin batera eskainitako prentsaurrekoan. «Umore Azokak ez du soilik umorea eskaintzen. Umorea bai, baina baita umorea baino gehiago ere. Kaleaz ikuskizunik onenak ikusiz disfrutatzeko lau egun eskainiko ditu jaialdiak», esan du Lopezek.

Egun horietan zehar 17 euskal konpainiak hartuko dute parte, hamabik ikuskizuna estreinatzen dutelarik. Cielo Raso konpainiak, Colectivo Hiriko taldeak, Dantza Konpainiak, Dikothomia konpainiak, Ekoma Teatrok, Ertza Dantzak, Gaitzerdi Teatrok, La Pez taldeak, Muyuyai taldeak, Rouge Eléak, Twisting the Balancek eta Zirkozaurrek.

Bestalde, hiria «antzoki bilakatzea» dute jomuga. Leioako kaleek 14 gune eszeniko izango dituzte. «Bikoitza izan da beti gure helburua. Alde batetik, kalitatezko ikuskizunak eskaini nahi dizkiogu publikoari, baina beste alde batetik, plataforma bat ere eskaini nahi diegu profesionalei, elkar ezagutu ahal izateko eta beren sorkuntzak promozionatu ahal izan ditzaten», gehitu du Lopezek.