INFO

Herrerinek 2017ra arte luzatu du kontratua Athleticekin, eta Etxeitak 2018ra arte

Iago Herrerin atezainak kontratua luzatu du Athleticekin, 2017ko ekainaren 30era arte. Xabier Etxeita atzelariak 2018ra arte luzatu du lotura taldearekin.

Xabier Etxeita atzelaria. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Webgunearen bitartez Athleticek iragarri duenez, Iago Herrerinek eta Xabier Etxeitak kontratua luzatu dute.

Herrerinen kasuan, 2017ko ekainaren bukaerara arte luzatu dute kontratua, eta hura eteteko klausula 35 milioikoa izango da.

Etxeita zornotzarra, aldiz, 2018ko ekainera arte berritu du kontratua, eta hura deusestatzeko klausula 40 milioi eurokoa izango da.