David Grosclaude kontseilaria, gose greban okzitanierari egindako erasoak salatzeko
David Grosclaude Akitaniako kontseilari eta hizkuntzen ordezkaria gose greba bati ekin dio okzitanierak pairatzen duen egoera. Estatu frantserari «proiektua ez blokeatzera eta sustapenean parte hartzera» deitu nahi ditu.
Akitania eskualdeko kontseilaria eta hizkuntzen ordezkaria den David Grosclaudek Gobernuak okzitanierari egindako erasoak salatzeko, gose greba abiatu du. Hain zuzen ere, duela urtebete Estatu frantsesak Okzitanieraren Erakunde Publikoa sortzeko erabakia onartu zuen, baina geroztik «aurrera pausorik egin ez» duela salatu du.
Asteazkenean ekin zion Grosclaudek gose grebari. 2014eko ekainean Akitaniako eskualdeko asanbladan, okzitanieraren aldeko neurri bat onartu zuten. Hain zuzen ere, Interes Publikoko talde baten bidez Okzitaniaren Erakunde Publikoa sortzea itaundu zen, baina denbora honetan inongo pausorik eman ez dela jakinarazi nahi du.
«Bi eskualdeek elkarrekin arriskuan dagoen hizkuntza bat defendatzeko erabakia hartu dutelarik, Estatuak iritzirik ez plazaratzeaz gain, proiektua blokeatzen du», nabarmendu du.
Egoerak aldaketa sakoneko aldaketa bat behar duela iritzik ekin dio gose grebari: «Nere ustez blokatze bat existitzen da, mespretxua. Horregatik Estatu frantsesa eta batez ere zerbitzu zentralak ozenki deitzen ditut. Egoera hunek gelditu beharra du», adierazi du.