Hezkuntza eredu propioari buruzko «eztabaida zabala» eskatu diote Lakuari
EAEn asteazken honetan ekingo diote selektibitateko azterketei eta honen aurrean Ikasle Abertzalek «eredu propio» baten beharra nabarmendu du. Horretarako, Bilbon egin duten agerraldian, Lakuako Hezkuntza Sailari eskatu diote «eztabaida zabal bat» martxan jartzea.
«Hezkuntza komunitatearekin Euskal Herriak behar duen hezkuntza ereduaren inguruko eztabaida zabala eta argia» martxan jartzeko eskaera luzatu diote Lakuako Gobernuko Hezkuntza Deparatmentuari zenbait eragilek Bilbon egin duten agerraldi batean. Hezkuntza eredu propio bat defenditu dute, eta «froga bidegabe eta arrotzei» aurre egiteko konpromisoa azaldu.
Bilbon egindako agerraldi batean, hezkuntza munduko zenbait eragilek eskaera zuzena planteatu diote Iñigo urkulluren gobernuari: «Hezkuntza komunitatearekin Euskal Herriak behar duen hezkuntza ereduaren inguruko eztabaida zabala eta argia jar dezala».
Ikasle abertzaleak, Sortzen, LAB eta Steilaseko eragileek selektibitateko probak eta Lomcek LHko3. mailan ezartzen dituen azterketak gaitzetsi dituzte. Izan ere, Hego Euskal Herriko milaka ikasle «euren etorkizuna erabat baldintzatuko duen froga egitera behartuta» daudela nabarmendu, eta froga hau egitearen beharra «Madrildik ezarri zigutela» gogoratu dute, «euskal ikasleari barnearazi nahi dizkion eduki zein eredu arrotzak Euskal Herrian hegemoniko bilakatzeko asmoz».
Elkarretaratzeak
Bestetik, selektibitateko ikasleek elkarretaratzeak deitu diztute asteazkenerako Leioan, San Mamesen, Inegnieritzan eta Nautikan, goizeko 8.00etan, eta ostiralean, 18.00etan. manifestazioa deitu dute Moyua Plazatik abiatuta. Mobilizazio hauetara Ikasle Abertzaleak, Steilas, LAB eta Sortzen atxikitu dira.