INFO

Parisen zuzenean parte hartzea ukatu zieten presoen ordezkariei

Joan den ostegunean Parisen izan zen Bake Konferentzian zuzenean parte hartzeko baimena eskatu zioten ofizialki bi euskal presok Justiziari. Beren egoeraren berri ematea eta konponbidean urratsak egiteko EPPK-k adostu duen bide orriaren xehetasunak azaltzea zen ukatu zieten eskaeraren xedea.


Joan den ostegunean Parisen izan zen Euskal Herriaren Bakearen aldeko Konferentzia humanitarioan zuzenean parte hartzea eskaera egin zioten ofizialki bi presok Justiziari. Hala jakinarazi zuen Gabi Mouescak presoen egoera azaltzeko zatian hitza hartu zuelarik.

Zehazki bi presok, poliziak eskoltaturik, Konferentzian bertan beren egoeraren berri ematea eta konponbidean urratsak egiteko Euskal Preso Politikoen Kolektiboak adostu duen bide orriaren xehetasunak azaltzea zen eskaeraren helburua, baina agintariek ez zuten onartu. Mouescak gaineratu zuenez, protesta moduan baraualdia egin zuten egun berean.

Bere aurretik Raymond Kendallek egin zuen bezala, Iparretarrak-eko militante ohiak ere informazio zehatza eman zuen bai Estatu frantsesean bai espainoleko eta beste herrialdeetako espetxeetan dauden euskal presoez (zenbat diren, zenbat espetxetan sakabanaturik, zenbat gaixo…) eta baita ere, beren senide eta lagunek bi estatuen espetxe-politika dela medio, pairatzen duten zigor gehituaz.

Halaber, bai batak zein besteak gogoan izan zuten iheslarien egoera, eta gatazkaren konponbide osorako haien problematika ere «ezinbestean» aintzat hartu behar dela gaineratu zuten. Deportatuei dagokienez, dei zuzena egin zion Mouescak Pariseko gobernuari haien egoeran daukan «ardura» saihestu ezin duela nabarmenduta.

Presoak manifestuan

Konferentzia egin izanak berak bazituen zantzu historikoak, Pariseko bihotzean egin baitzen, Asanblea Nazionalean. “Paris Euskal Herriko bakearen alde” deitutako manifestua izan zen emaitza, testu honek konponbideari hauspoa emango diolakoan. Batetik, gobernu espainolari nahiz frantsesari dei eginez, prozesuan inplikatu daitezen eta, bestetik, ETAri eskatuz «bere armagabetze prozesua amaieraraino» eraman dezala. Oraindik konpontzeke dauden atal humanitarioetan ere indarra jarri zuen testuak.

Izan ere, presoek euren ahotsa zuzenean eskaini nahi izan baina azkenean horretarako baimena jaso ez bazuten ere, haietaz mintzatu zen manifestua, bigarren atalean, zehazki. «Arrazoizko epe batean» sakabanaketa behingoz amaitzeko eskatu zuen dokumentuak, baita «oinarrizko eskubideak oinarri hartuta», espetxe onurak ahalbidetzea ere hala dagokien presoei. Parisko Manifestua sinatu zuten 110 sinatzaileek, era berean, larri gaixo dauden espetxeratuen askatasuna eskatu zuten.

Fruituak fruitu, hedabide frantsesek zabaldu zutenez, enbaxada espainolak Pariseko autoritateei azalpenak eskatu zizkien, konferentziaz informazioa eskatuz. Parisek ez zuen oztoporik jarri ez hitzorduari ez egoitzari dagokionez.

 

La Txantrea pide el fin de la dispersión

Decenas de personas secundaron ayer por la tarde la manifestación convocada por Sare en la Txantrea para pedir el fin de la dispersión y el respeto de los derechos de las personas presas.

La cita sirvió también para pedir que se deje de atacar a Euskal Herria. En este contexto, se recordó el encarcelamiento de su convecino Enrique López y su esposa tras el operativo desarrollado recientemente en Biarritz. Tal y como recordaron en una comparecencia a primeros de mes vecinos de este barrio, López había regresado a casa después de permanecer treinta años en el exilio.

Desde hacía muchos años ejercía como profesor en la Gau Eskola de Biarritz.

En la citada rueda de prensa confirmaron que, a día de hoy, y con estos arrestos, el número de presos políticos se eleva de nueve a once, además de otras cuatro personas imputadas en sumarios contra Batasuna, Herrira y Askapena. Asimismo, la herriko taberna Zurgai está a la espera de la sentencia del Tribunal Supremo después del embargo dictado por la AN.GARA