INFO

Mikel Benaito euskal presoa aske gelditu da

Espetxean ia 24 urte eman ondoren, Mikel Benaito preso donostiarra aske gelditu dela jakinarazi du ostiral honetan Etxerat elkarteak.


Twitter bidez Etxeratek jakinarazi duenez, Algecirasko kartzelatik atera da ostiral honetan Mikel Benaito euskal presoa.

Amarako bizilagunak 23 urte eta 11 hilabete eman ditu espetxean.