INFO

Lehertu da festa Baionan

Guillen Hiribarren bertsolariaren bertsoak eman die hasiera Baionako bestei. Hiriaren giltzak botatzeko ardura Avironeko hiru jokalarik izan dute.

Avironeko jokalariek jaurtitako giltzekin eman zaie hasiera ofiziala Baionako bestei. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Eguraldiak askorik lagundu ez duen arren, hasiera bikaina izan dute Baionako bestek. Herriko Etxearen parean bildutako milaka lagunek giro ederrean ospatu dute jaien hasiera.

Balkoitik hitza hartzen lehena Guillen Hiribarren bertsolaria izan da eta «euskal kultura maite dutenei» eskaini die bere bertsoa.

Gaueko beste protagonistak Aviron taldeko kideak izan baita, beraiek izan baitute giltzak botatzeko ardura. Besteak beste, Vincent Etcheto eta Jean Monribotek izan dira balkoian (Pottokak ere ez du zita galdu nahi izan, noski) eta giltzak jaurti dituztenean hasi dira bestak ofizialki.

Aurretik, egitarau oparoa igandera arte gozatzeko.