INFO

Bestazale txikiak protagonista, Baionako jaien bigarren egunean

Eguerdian Leon erregea esnatu dutenetik, zer eginik ez zaie falta izan Baionako bestazale gaztetxoenei, haiek izan baitira protagonista ostegun honetan.

Entzierro txikia, bestazale gazteenentzako. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Baionako besten lehen gaua igaro ondotik, gaztetxoenek hartu dute lekukoa, eta beraiek izan dira ostegun honetako protagonista nagusiak.

Eguerdian, haur andana bildu da Herriko Etxeko plazan Leon erregea oihuz esnatzeko. Lehen helburua lortuta, itsasketa klubean, musikak eta dantzak lagunduta, gazteek giltzak bota dituzte balkoitik.

Goizeko lehen zita horiez gain, ez dute aspertzeko betarik izan ostegun honetan, egitarau oparoa izan baitute beraientzat beren beregi prestatua: entzierro txikiak, erraldioen desfilea, tailer pedagogiko eta ludikoak...